
Muskulu-distrofia izeneko gaixotasun minoritarioa duten pertsonek bultzatutakoa da CaMinus irabazi asmorik gabeko Arabako elkartea eta erronka solidario bat prestatu du aurtengo ekitaldirako, patologia horiek ikusarazteko eta haien ikerketara bideratutako funtsak biltzeko. Vital Fundazioaren laguntza du ‘CaMinus, Ikerketaren aldeko Erronka 2026' proiektuak eta 400 kilometro baino gehiago egingo ditu gurpil aulki elektrikoan Gasteiz eta penintsulako erdigune geografikoa den Getafe artean. Ibilbidea hamaika etapatan egingo da, ekainaren 1etik 11ra. Ohi bezala, abiatu aurretik, maiatzaren 23an, erakunde biek antolatzen duten ‘CaMinus Vitoria-Gasteiz Martxa Solidarioa' egingo da


