
‘Bihotza, Arabako bizitza, inoiz ikusi ez duzun bezala’ dokumentala Lurraldean zehar ibiliko da datorren astetik aurrera. ARKABIAn egindako emanaldietan izandako ikusleen arrakastak, lehenik, Vital Fundazioaren kultura-gune berrian saio gehiago antolatzera eraman zuen, guztira ia 6.000 ikusle bilduz. Orain, gainera, sei Kuadrilletako eta Trebiñuko hainbat herritan ere ikusi ahal izango da.







