1. Hasiera
  2. Basterretxea pausuz pausu
rg

Informazioa

Basterretxea urratsez urrats 'programak hiru erakusketetako funtsezko elementuetan jartzen du arreta, Gasteizen barrena egindako ibilbide batean. Ibilbide horretan, 'Izaro-Nestor Basterretxea' erakusketa (Eusko Legebiltzarra),' Nestor Basterretxea' erakusketa (Vital Fundazioaren Erakusketa Zentroa) eta 'Zeru bat, hamaika bide' (Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa) elkartzen dira.

  • Bisita gidatuek ordu eta erdiko iraupena izango dute; oinez egingo dira, Eusko Legebiltzarrean hasita eta Artium Museoan amaituta; eta gida espezializatuek gidatuko dituzte, oinezkoentzako ibilbidean euskal eskultorearen profila osatuz.
  • Hiru erakusketetara bisitak urriaren 16an, larunbata, hasiko dira. Larunbatetan, igandeetan, jaiegunetan eta zubietan egingo dira, abenduaren 8ra arte, eta doakoak izango dira.
  • Egunean bi egingo dira, 11:00etan (gaztelaniaz) eta 11:30ean (euskaraz).

Izen-emateak

Izen-emateak 945 209 020 telefonoaren bidez eta Artium Museoko leihatiletan egingo dira, bisitaren bezperako 19:00ak arte.