
Lehen Saria eta Publikoaren Saria irabazi zituen Francisco Tárrega Nazioarteko 58. Gitarra Lehiaketan. Bere ibilbidea nazioarteko lehiaketetan saritu dute; izan ere, lehengo sariak lortu ditu hainbatetan, hala nola Andrés Segovia Nazioarteko Gitarra Lehiaketan, Fernando Sor Nazioarteko Lehiaketan, Espainiako Musikari Gazteen Lehiaketa Iraunkorrean, Ciudad de Guimarães Nazioarteko Lehiaketan eta Changsha International Guitar Festival delakoan. Horrez gain, ikus-entzuleek eman dizkioten sari ugariek hunkitzeko eta entzuleekin konektatzeko gaitasuna dutela berresten dute. Hirurehun errezitaldi baino gehiago eskaini ditu Europan, Latinoamerikan, Afrikan eta Estatu Batuetan. Hainbat orkestrarekin elkarlanean aritzen da sarri, hala nola Espainiako Irrati-telebistako Orkestrarekin, Swedish Chamber Orchestrarekin eta Sevillako Errege Orkestra Sinfonikoarekin, besteak beste.
Informazioa
Interpretea
La Guitarra Romántica
- Álvaro Toscano, kitarra
Programa
Sor, Ponce, Llobet eta Álbeniz-en obrak
Sarrerak
Kantaldi bakoitzerako sarrerak 8 euroan erosi ahal izango dira Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online hurrengo formularioaren bidez. Halaber, emanaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu-egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.
Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak erosteko jarri harremanetan Vital Fundazioarekin 945 776 858 telefonoan