
Quintet Cuesta valentziarrek - José María Sáez, flauta; Jesús Fuster, oboea; José Cerveró, klarinetea; Salvador Sanchis, fagota; eta María Rubio, tronpa - Vital Fundazioaren Astearte Musikaletan izango dira Musikaren Sari Nazionala jaso zuen Carlos Apellaniz pianistak lagunduta. Errepertoriorako, Vienako garaian lagun eta lehiakide izan ziren Martin i Soler-en eta Mozarten lanak aukeratu dituzte, baita Barber-enak eta Poulenc-enak ere. Hitzordua 19:30ean izango da, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua). Kontzertu honetarako sarrerak agortu egin dira.








