
Álvaro Toscano (1997) Kordobako interpretea Vital Fundazioaren Astearte Musikaletan izango dugu bihar, ‘Gitarra erromantikoa' izeneko programaren eskutik. Musika-tresna horrek XIX. mendean eta XX. mendeko luzapenetan izan zuen bilakaeratik egindako ibilbidea da errepertorioa, gitarrak hizkuntza erromantikoaren barruan leku nagusia hartu zuenean. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua).
