1. Hasiera
  2. ASPASOR (Arabako Gorren Guraso eta Lagunen Elkartea)

ASPASOR (Arabako Gorren Guraso eta Lagunen Elkartea) Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza

Fundación Vital Fundazioaren lankidetza

ASPASOR elkartearekiko lankidetza 2000.urtean hasi zen, erakundeak 'Gorren komunitatean Elebitasunari buruzko Jardunaldiak' egiten lagundu zuenean, gure aretoetako bat lagaz eta hedapen- eta informazio-ekintzak diruz lagunduz.

2004. urtetik aurrrera, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren eta Elkartearen arteko lankidetza ezarri zen, urtero sinatzen zituzten hitzarmenen bidez. Erakundearen laguntza, batez ere, lanbide-heziketako jarduerak ahalbidetzera bideratuta zegoen, laneratzeko, sentsibilizatzeko eta informazioaren hedapenerako. Vital Fundazioa denez geroztik, ASPASOR elkartearekiko urteko lankidetza horri eutsi zaio, pertsona gorrei zuzendutako enplegu-eta prestakuntza-programa babestuz, eta Fundazioak Arabako gizartearen ongizatea hobetzeko egiten dituen laguntza-deialdietara aurkeztutako eskaerei erantzun zaie.