1. Hasiera
  2. ASPACE (Garun-paralisiaren eta antzeko gaitzen elkartea)

ASPACE (Garun-paralisiaren eta antzeko gaitzen elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza

Fundación Vital Fundazioaren lankidetza

VITAL Fundazioaren lankidetza etenik gabe ari da egiten 1993. urtetik, hainbat gaitan. 2012az geroztik, lankidetza-eskaera Udako Programari laguntzean oinarritu da batez ere, eta honako hiru azpiprograma hauek ditu:

  • 18 urtetik beherakoak
  • 18 urtetik gorakoak
  • Beste erakunde batzuetako udalekuetara joatea, boluntario batek edo bik lagunduta, kasuaren arabera.

Aisialdirako alternatiba bat da, parte-hartzaileen hazkunde pertsonala eta ‘familiaren arnasa’ errazten dituena. Gure ekarpen ekonomikoak boluntarioen eta begiraleen ezinbesteko laguntza ahalbidetzen du.

Halaber, ASPACE Araba kirol-klubari laguntzeko proiektuetan ere babesle da Vital Fundazioa.