
Urriaren 18an, igandean, Gasteizen egingo den Bularreko Minbiziaren eta/edo Minbizi Ginekologikoaren aurkako Lasterketa Solidarioaren zazpigarren edizioa aurkeztu dute ASAMMAk eta Vital Fundazioak. Ekimenak herritar guztiak deitu ditu berriro, eta helburu bi ditu: gaixotasun horiei aurre egiten dieten pertsonen errealitatea ikusaraztea eta parte-hartzea ikerketari emango zaion zuzeneko laguntza bihurtzea.

