
ARKABIA, Vital Fundazioaren kulturgune berria Olatz Salvadorrek emango duen kontzertuaren agertokia izango da martxoaren 28an (20:00etan). Interprete donostiarrak, euskal musika eszena garaikideko ahots berezienetakoak, Zainak eman aurkeztuko du, bere lanik arriskutsuena eta basatiena. Sarrerak 12 euroan eros daitezke www.arkabia.eus webgunean edo aurrez aurre Posta kaleko egoitzan, 13-15 zenbakian, (Vitoria-Gasteiz).


