
La Forte umorista, aktore eta eduki sortzaileak Estoy como nunca ikuskizuna aurkeztuko du ARKABIAn, Vital Fundazioaren kulturgunean. 16 urtetik gorakoentzat gomendatutako emanaldi hori ekainaren 18an izango da (19:30ean) eta sarrerak (12 €) salgai daude jada www.arkabia.eus webgunean edo aurrez aurre ARKABIAn (Posta kalea 13-15), astelehenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (astearteetan itxita).



