
Telebista aldatu, eraldatu eta istorioak kontatzeko eta publikoarekin konektatzeko modu berriak aurkitzen ari da, baina elkarrizketa, emozioa eta hausnarketa sortzeko gaitasunari bere horretan eusten dio. Begirada horrekin sortu da FesTVal – ARKABIA, irailaren 7tik 11ra bitartean Gasteizko FesTVal jaialdiaren 18. edizioaren topagune bihurtuko duen programazio berria.





