
Vital Fundazioak eta Vitoria-Gasteizko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) PSIDES ikerketa-taldearekin batera, Arabako adingabeen onlineko pornografiaren kontsumoari buruzko lana egin dute. Fenomeno hori ezin da modu isolatuan ulertu, hazten ari diren gizarte digitalaren testuinguru zabalagoaren barruan baizik.
Informazioa
Azterlanaren helburu nagusia nerabeen artean onlineko pornografiaren kontsumoak duen prebalentzia ulertzea da, baita aldagai psikosozial garrantzitsuekin duen lotura ere, hala nola sextingarekin, onlineko sexu-biktimizazioarekin, Interneteko arriskuen pertzepzioarekin, autoestimuarekin, enpatiarekin, adimen emozionalarekin, hautemandako gizarte-babesarekin eta jarrera sexistekin.
Horretarako, Arabako 14 ikastetxetako (DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) 12 eta 17 urte bitarteko 1.413 ikasleko lagina erabili zen, sexuaren, ikasmailaren, ikastetxe motaren eta hiri- eta landa-ingurunearen araberako ordezkaritza orekatuarekin.
- Eguna: astelehena, 2026ko martxoaren 2a
- Ordua: 17:30
- Lekua: ARKABIA (Postas 13-15, Vitoria-Gasteiz)
Sarrera
Doako sarrera hurrengo estekan erreserbatuz:
