
Hamazazpi erakusketa-gunek 64 artistaren lana izango dute ikusgai urrian eta azaroan, ArabaClick VIII. Argazki Jaialdiaren barruan. Araban erabat finkatuta dagoen argazkigintza-jaialdi hori Revelare Kolektiboak antolatu du, Vital Fundazioa babesle nagusi duela eta Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren, Jardín Remoto argazki eskolaren eta FTG - Gorbeia 41 kulturgunearen laguntzari esker.



