
Vital Fundazioa Kulturuneak proposamen berri bat hartu du Gasteizko kultur programazioan laguntzeko, Amaia Elizagoien protagonista duen 'Barra ertzeko kontakizunak' ahozko narrazio ikuskizuna.
Informazioa
Ikuskizuna
Gure herriko tabernak ongi etorri izena zuen. Barraren bi aldeak ezagutu nituen. Bertatik ez ziren bezeroak bakarrik igarotzen, istorioak ibiltzen ziren dantzan eta gu haiekin hazi ginen. Musikarekin lagundutako kontakizun honen bitartez, gurekin bidaia bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu, txoko txiki bateko unibertsoa ezagutzera.
Amaia Elizagoien
2015etik bakarka zein musikariekin batera aritzen da kontalari Euskal Herrian barrena. Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa eta graduaduna, Bartzelonako Escuela laboratorio de teatro-n ikasi du. Telebistan eta irratian aritu da aurkezle lanetan. Gaur egun ahozkotasuna eta literatura ditu ofizio eta afizio.
Sarrera
Sarrera librea edukiera bete arte.