
AFARABAk (Alzheimer eta Beste Dementzia Batzuen Elkartea) eta Vital Fundazioak urtero irailaren 21ean den Alzheimerraren Mundu Eguna antolatzen lagundu dute aurten ere. Gaixotasun hori ikusarazteko, funtsak bilatzeko eta gaixotasun hori duten pertsonen eta haien familien aldeko elkartearen lana balioesteko, programa bat diseinatu da, gala bat eta elkartasun martxa bat, dibulgazio jardunaldiak eta ‘Batzen gaituzten kanpaiak, bizitzari soinu!' ekintza barne hartuko dituena.