1. Hasiera
  2. Ajebask Álava

Globalizatu zaitez

Bi erakundeek martxan jarritako lehenengo ekimenari ‘Globalizatu zaitez’ (Nazioartekotzeari laguntzeko programa) izena jarri diote. Proiektuak laguntza eta aholkularitza eskaintzen die proiektuak nazioartera zabaldu nahi dituzten hamar enpresari, hasierako fasean. Programak arrakasta dauka metodologia arin eta dinamiko bat erabiltzen delako, hainbat fase dituena:

•             Nazioarteko gaietan sentsibilizatzeko jardunaldia.

•             Enpresaren posizio lehiakorraren eta nazioartekotzeko aukeren azterketa.

•             Nazioartekotzeko planaren zirriborroa.

•             Mentoring jardunaldia.

Nazioartekotzearen aldeko apustu garbia egin nahi duten eta atzerriko merkatuetan esperientziarik ez daukaten enpresario gazte eta ekintzaileentzat da lehenengo laguntza hau. Aukeratzen diren enpresentzat -gehienez 10- programa doakoa da.

Laguntza-poltsa

Ekintzaileentzat 1.250 euroko laguntza-poltsa bat sortzea da bigarren proposamena. Gehienez bi urterako enpresa-proiektuak bultzatzea da programa honen helburua, 1.250 euroko laguntza ekonomiko batekin.

Bigarren laguntza honetan langile autonomo berriek eta azken hogeita lau hiletan eratutako enpresek parte hartu dezakete. Denek egon behar dute Arabako lurraldean. Bederatzi leku daude.