1. Hasiera
  2. ACABE (Anorexia eta Bulimiaren aurkako Arabako Elkartea)

ACABE (Anorexia eta Bulimiaren aurkako Arabako Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza

Fundación Vital Fundazioaren lankidetza

Hasieratik izan zuen ACABEk Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren laguntza Elkartea ezagutarazteko. Vital Fundazioa sortu zenean, erakundeak ACABE Elkartearekin lankidetzan jarraitu du, aurkeztu dizkiguten jarduerak babesteko urteko hitzarmenak sinatuz, betiere gaixotasunaren alderdi soziala eta gaixoen gizarte- eta familia-ingurunearen beharrizanak estaltzera bideratuta.

Azken urteotan, 'Tripakaden nahasmendua sendatzea' proiektuari ere laguntza eman diogu; izan ere, nahasmendu hori  ez zen gaixotasun gisa onartu 2013. urtera arte. BEDek (Binge Eating Disorder) prebalentzia handikotzat jotzen du EPNa, eta prebalentzia handiko patologia kronikoekin lotuta dago (obesitatea, arteria-hipertentsioa, II. motako diabetes mellitusa, dislipemiak, sindrome metabolikoa, loaren apnea, depresioa, antsietatea, etab.).