
Vital Fundazioak mendian zehar gidatutako irteeren programa berri bat jarri du martxan udaberri honetarako, publiko guztientzat diseinatuta. Lehenengo edizio honetan GR25 izango da (batez ere Arabako Lautadan).
Informazioa
Hegoalderuntz, ibilbideak Lautadako altxorretako batzuk ezagutzeko aukera emango digu. Lopez de Letonatarren dorrea, non bederatzigarren etapa hau amaitzen dugun, Santa Katalinako lorategi botanikoa edo Iruña Veleiako aztarnategi erromatarra, ondorengo etapetan. Baina Letonara iritsi baino lehen, Olano eta Zaitegi bezalako herrietatik igaroko gara, eta, N-622a zeharkatu ondoren, Letonan izango gara, Gasteizko ekialdea zeharkatuz hegoalderako norabidea aldatzen duen etapa polit honen amaieran.
- Distantzia: 13,3km
- Desnibela: +249m -290m
- Zailtasuna: ertaina
Izen-ematea
Izen-emateak 5€tan egin daitezke ondorengo formularioaren bidez:
