
Vital Fundazioak mendian zehar gidatutako irteeren programa berri bat jarri du martxan udaberri honetarako, publiko guztientzat diseinatuta. Lehenengo edizio honetan GR25 izango da (batez ere Arabako Lautadan).
Informazioa
Ilarduiatik Leze parkera joango gara. Haitzuloaren ondotik igaro ondoren, GR 25ak mendebalderantz jarraitzen du Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko lurretatik, Zirauntza ibaiaren sorburu ederrera iritsi arte. Etapa amaiera Araiako herri ezagun eta ospetsuan izango da, burdinaren industriarako leku pribilegiatua. Aratzeko burdin meategiek, egur aberastasunak eta ur ugaritasunak Araian probintziako burdinola ospetsuenetako bat ezartzea eragin zuten.
- Distantzia: 8,5 km
- Desnibela: +218m -183m
- Zailtasuna: txikia
Izen-emateak
Izen-emateak 5€tan egin daitezke ondorengo formularioaren bidez:
