
Vital Fundazioak mendian zehar gidatutako irteeren programa berri bat jarri du martxan udaberri honetarako, publiko guztientzat diseinatuta. Lehenengo edizio honetan GR25 izango da (batez ere Arabako Lautadan).
Informazioa
Legardatik mendebalderantz irtengo gara Hueto Arriba herrira iritsi arte, Badaia mendilerroaren azpian. Badaiako mendilerro horrek mendebaldetik ixten du Arabako Lautada. Bertan, Kantabriar mendikateko artadi handiena eta leize ezagunak daude, hainbat akuifero igarotzen diren mendilerro huts bat baita. Etapa hau Mendozako herrian amaituko dugu, eta bertako harrizko etxeekin, herriko plazan duen pikotarekin eta Hurtado de Mendozatarren dorretxearekin gozatu ahal izango dugu.
- Distantzia: 13,6km
- Desnibela: +206m -184m
- Zailtasuna: ertaina
Izen-emateak
Izen-emateak 5€tan egin daitezke ondorengo formularioaren bidez:
