
Zuzenak Vital Fundazioa taldeak ilusioz beteriko 25/26 denboraldiari ekingo dio. Erronka asko ditu eta Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak eta Gasteizko Udalak egiten dituzten ekarpenei eta sustapenari esker, urtez urte hazten ari den egitura ere bai. Horrela, aulkiko saskibaloiaren Lehenengo Mailan egongo den lehenengo taldeari ‘B’ taldea gehitu behar zaio, Liga Nazionalean lehiatuko dena, eta txikienei kirolaz gozatzeko, independenteak izateko eta esfortzu, laguntasun, errespetu eta gainditze pertsonalaren balioak garatzeko aukera ematen dien eskola hasiberria.

