
23. Vital Enpresa-Lasterketa Gasteizko erdiguneko kaleetatik igaroko da urriaren 4an, larunbata, Vital Fundazioak asteburu horretan bertan egingo duen Vital Eguna ekitaldien programaren barruan. Erakunde antolatzaileek, Vital Fundazioak eta Ascentiumek, iaz lortutako errekorra gainditzea jarri dute helburu, Hirigune Historikoan eta gure hiriko erdialdeko oinezkoentzako kaleetan 900 korrikalari baino gehiagok parte hartuko baitute.