
Vital Egunak bere ediziorik musikalena beteko du aurten, gustu guztietarako doako kontzertuen eskutik. Oraingo honetan, egungo musika urbanorik onena eramango dute Foruen plazara, Otis Redding omenduko dute Gasteizko, Alegria-Dulantziko eta Artziniegako agertokietan, eta ‘+Musika' proposamen berriak lehen aldiz eskainiko du bertako taldeen musika Lakuan, Zabalganan, Salburuan eta Sancho El Sabion. Ez dira faltako ohikoak diren Gaueko Martxa Solidarioa eta Vital Enpresa-Lasterketa, Vital Fundazioak Arabako gizartearekin partekatzen duen programa ludiko, kirolzale eta solidarioa osatzeko, urriaren 3an (ostirala) eta 4an (larunbata). Ekimenak ‘Erronka Garbia' ziurtagiria izango du aurten ere, ingurumenaren aldetik jasangarria den ekitaldia dela dioen agiria, hain zuzen ere.