
Vitoria-Gasteizek ‘Blusaren Eguna' ospatzen duen bitartean, Lurraldeko lau udalerrik ‘Vital Araban zehar' programaren emanaldiak izango dituzte asteburu osoan. Vital Fundazioaren programa hori Lurraldeko eta Trebiñuko udalerriek udan kultura ekimenez goza dezaten eta Arabako artistek publikoarengana iristeko aukera izan dezaten burutzen da. Aprikanon, Moreda Araban, Guardian eta Bastidan musika emanaldiak eta magia ikuskizuna izango dituzte ostiraletik igandera.