
Beroak eta ia oporretakoa den giroak uztaila gure herriez gozatzeko hilabete ezin hobea egiten dute, are gehiago musika eta antzerkiaren eskutik bada. ‘Vital Araban zehar’ Vital Fundazioaren programa, Lurraldeko udalerriek eta Trebiñuk udan kultura ekimenak izan ditzaten eta, aldi berean, artista arabarrek jendeari ondo pasaratzeko aukerak izan ditzaten, asteburu honetan iritsiko da Araiara (larunbatena eta igandean, bietan), Lantziegora, Lapuebla de Labarcara, Okondora, Eskuernagara, Ondategira eta Bilarrera.