
Arespalditza, Legutio, Bastida, Burgelu, Bujanda, Mañueta, Berantevilla eta Moreda Araba dira asteburu honetan ‘Vital Araban zehar' programaren bisita izango duten herriak. Vital Fundazioaren programa da, eta Lurraldeko eta Trebiñuko udalerriek, udako hilabete hauetan, kultura ekimenak izan ditzatela du helburu, eta, aldi berean, Arabako artistek publikoa gozarazteko aukerak izan ditzatela. Bihartik igandera bitartean, zortzi leku horietako plazetan eta elizetan musika, antzerki eta abesbatzen emanaldi eskaintza zabala izango da.