1. Hasiera
  2. Towanda Rebels - ‘Aún es tiempo de feminismo’ dokumentala
towanda

Informazioa

"Aún es tiempo de feminismo". Teresa Lozano aktore eta kazetariak eta Zua Méndez aktore eta humanistak, Towanda Rebels izenekoak, Espainiako feminismoaren erreferenteen testigantzak jaso dituzte, trantsiziotik gaur egunera arte. Emakumeen eskubideen aldeko borrokan diharduten abokatu, politikari, filosofo eta aktibistek gaizki ulertzen edo edukiz husten ari diren funtsezko kontzeptu batzuk azaltzen dituzte. Proiekzioaren ondoren, zuzendarien solasaldia izango da.

Gonbidapenak

Gonbidapenak Vital Fundazioaren egoitzan (Aiztogile kalea, 24) eskuratu daitezke, edo online, inprimaki honen bidez: