The Soulbreaker Company

Eragin mediatikorik izan gabe, egia esan, The Soulbreaker Company talde erreferentea da. Arabarrak 2005. urtean sortu ziren, Villa de Bilbao entzutetsuaren aintzatespena irabazteko balio izan zien demo bat argitaratuz. Ordutik etengabe hazten eta disko handiak sinatzen aritu dira, eta 2016aren amaieran kaleratu zuten 'La Lucha' izan da azkena.
The Soulbreaker Companyk kontzertu oso berezia eskainiko du Vital Fundazioa Kulturunean. Publikoa ez da bertan izango, baina taldea ekainaren 5ean, ostirala, 21:00etan, hemen izango duzu zain, etxetik mugitu barik bere zuzeneko onenaz goza dezazun.
Recuerda, podrás disfrutar de todo el ciclo de conciertos Kulturunea en esta web.