
ASAFESek (Osasun Mentaleko arazoak dituzten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea) eta Vital FundazioakIbilaldi Solidarioaren beste edizio bat antolatu dute, urriaren 26an, Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela-eta. Ekimenaren helburua da gaixotasun horren garrantzia ikusaraztea eta atxikita daraman estigma apurtzea. Aurten, ‘Inoiz ez da goizegi, ezta beranduegi ere' lelopean, bizitzako etapa guztietan osasun mentala zaintzearen garrantzia azpimarratu nahi da: adin txikienetatik hasi eta edadetuenetara arte.