
Vital Fundazioak eta Anorexiaren eta Bulimiaren aurkako Arabako Elkarteak (ACABE) hezkuntza-proiektu berri bat aurkeztu dute gaur, ‘Ondo ikusten zaitut' izenekoa. Proiektu horren bidez, elikadura-jokabidearen nahasmenduei (EJN) buruzko kontzientziazioa, hausnarketa eta eztabaida piztu nahi dute gazteen artean. Nahasmendu horietan hain agerikoa ez den errealitatea erakustea eta gure gizartean oraindik ere badirauten estigmak haustea du helburu.