
GazteFilm Festhaur eta gazteentzako Gasteizko zinema-jaialdiak bederatzigarren edizioa burutuko du azaroaren 19tik 29ra. Mexiko izango da herrialde gonbidatua eta haur eta gazteentzako nazioarteko zinemaren proposamen interesgarrienetakoak bilduko ditu programazioak aurten ere. Ekimenak Vital Fundazioa du babesle nagusi eta Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren babesa ere badu. Aurten, berrikuntza garrantzitsuak izango ditu, besteak beste, GFF bonuak, Jaialdiaren Lagunak proiektua eta ARKABIA izango da egoitza nagusia, Izaskun Arrue Kulturgunearekin eta Baratza Aretoarekin batera.


