
Arabako Elikagaien Bankuak eta Vital Fundazioak Elikagai Bilketako Kanpaina Handiaren edizio berri bat jarri dute abian. Azaroaren 13an eta 14an egingo da, ‘Gure artean daude, lagundu iezaguzu laguntzen’ lelopean. Ekimenaren helburua Arabako herritarrak mobilizatzea da, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona eta familiei laguntzeko, produktuen garestitzeak eta dohaintzen murrizketak markatutako urte honetan. Premia handiena duten produktuen artean, emakumeentzako higiene-produktuak eta iraupen luzeko elikagaiak nabarmentzen dira, bereziki ekilore-olioa, arroza, arrain-kontserbak eta haurrentzako zerealak.
Nola lagundu?
Ekarpen ekonomikoak honako bide hauen bidez egin daitezke:
Banku-txartela:bancoalimentosaraba.org/donaciones-web
Bizum: 00025 kodea.
Banku-transferentzia (Kutxabank): ES58 2095 3153 6191 1448 4071.
Dohaintzan emandako bonuei esker, Elikagaien Bankuak urte osoan zehar une bakoitzean behar gehien dituzten produktuak erosi ahal izango ditu.
Ekarpen guztiek balio dute. Bat egin Bilketa Handiarekin eta lagundu gehien behar dutenei!
