
Fundación Vital Fundazioak prestakuntza eta kultur ikastaroen sorta zabala eskaintzen du. Ikastaro horiek aurrez aurre nahiz online egiten dira, eta gai desberdinetan adituak diren irakasleek ematen dituzte.
Informazioa
Edukia
1. gaia: ZER DA FILOSOFIA, ZERTARAKO BALIO DEZAKE ETA ZER HARREMAN DU BIZITZAREKIN ETA ZIENTZIEKIN?
2. gaia: ZER DA GIZAKIA? NOR NAIZ NI? ZER ZENTZU DU EDO IZAN DEZAKE NIRE BIZITZAK? ZERK BEREIZTEN GAITU GIZAKIOK GIZAKIAK EZ DIREN ANIMALIETATIK? Zein izan da gure espeziearen eta kontzientzia-, arrazoimen- eta hizkuntza-gaitasunen garapen-prozesua?
3. gaia: GIZA EZAGUTZAREN INGURUKO PROBLEMATIKA (EPISTEMOLOGIA)
Zer ezagutu dezakegu? Nola iristen gara modu arrazionalean ezagutzera eta zer muga ditu gure ezagutzak? Ezagutza zientifikoa ziurra eta behin betikoa al da? Nola bereizi baliozkoa den ezagutza eta ez dena? Zer balio du ezagutza zientifikoak?
4. gaia: ZER DA ETA NOLAKOA DA BIZI GAREN MUNDU FISIKOA, BIOLOGIKOA ETA SOZIALA?
Kosmosaren eta naturaren parte al gara? Zer da eta nolakoa da ia infinitua dirudien unibertso hau? Zein da gizakiaren lekua kosmosean?
5. gaia: NOLA BIZI BEHAR DUGU? (ETIKA ETA MORALA)
Gure jokabidea ona, txarra edo neutrala al da? Noiz, nola eta zergatik? Egiten dugunaren erantzule al gara? Bizitza harmonikoa eta positiboa lor dezakegu maila pertsonalean eta kolektiboan? Zer da bidezkoa eta zer bidegabea?
6. gaia: NOLA BIZI BEHAR DUGU? (POLITIKA ETA EKONOMIA)
Nola eta zer irizpideren arabera antolatu behar dugu bizitza soziala eta kolektiboa? Nork edo nortzuek izan behar dute boterea: pertsona bakar batek, aditu talde batek ala herri-subiranotasuna duen komunitate osoak? Nork izan behar du ondasun materialen eta horien ekoizpenaren kontrola? Nola eta zergatik daude hain desberdintasun ekonomiko handiak gizakien artean? Zer gertatu da eta zer gertatzen ari da gaur egun jabetzaren arloan?
7. gaia: NATURA-KULTURA: Natura gara, kultura gara ala biak?
Nola eraikitzen da gizakia? Kultura askotan genero-arau zapaltzaileak existitzen al dira? Planetaren bizigarritasuna suntsitzen ari al gara antropozenoaren garaian? Nola eta zergatik?
8. gaia: GIZA HEZKUNTZA: NOLAKOA IZAN BEHAR DU ETA ZER ARAZO PLANTEATZEN DITU GAUR EGUN?
Hezkuntza informazioa eta ezagutzak transmititzean datza, ala pentsatzen eta autonomoak izaten irakastean? Zer balio eta zer gabezia ditu egungo hezkuntzak? Nork kontrolatzen du hezkuntza-sistema?
9. gaia: ARO TEKNOLOGIKOA: ALDERDI POSITIBOAK ETA NEGATIBOAK
Teknikatik egungo teknologiara. Garapenaren zerbitzura dagoen arrazoimen teknologiko instrumentala. Determinismo teknologikoa sortzeko arriskuan al gaude? Gizaki autonomotik gizaki robotizatura.
Ordutegia, iraupena eta lekua
Kordoi etxean (Aiztogile 24) astearte eta ostegunak 09:45etik 11:15era. 2026ko irailaren 29tik abenduaren 22ra.
Jai egunak:
- Abenduak 8
Prezioa
40€
Ikastaroaren garapena
Mikel Askunzek emandako tailerra; Filosofian lizentziatua eta irakasle katedraduna.
Gai guztiak azalpen erraz eta ulergarrien bidez landuko dira, PowerPoint aurkezpenekin, bideoekin eta hainbat ikus-entzunezko baliabiderekin lagunduta.
Izen-emateak
- Zozketarako izen-emateak: uztailaren 15eko 08:30etik irailaren 3ko 23:59ra arte.
- Plazen zozketa: 2026ko irailaren 7an.
- Esleitutako pertsonen argitalpena: 2026ko irailaren 8an.
- Esleitutako plazen ordainketa: 2026ko irailaren 8tik 13ra.
Ikastaro batean baino gehiagotan izena eman nahi baduzu, izen-emate independente bat egin beharko duzu ikastaro bakoitzeko.
Izen-emateak bi modutan egin daitezke:
- AURREZ AURRE, gure egoitzan, Kordoi Etxean (Aiztogile kalea, 24), uztailaren 15etik 31ra eta abuztuaren 25etik irailaren 3ra.
- ONLINE, uztailaren 15etik irailaren 3ra.
