
Arancha González Laya Parisko Nazioarteko Gaietarako Eskolako dekano eta Espainiako Kanpo gaietarako ministro ohiak NATO europar baten alde egin du gaur Gasteizen, "Europak gero eta erantzukizun handiagoa izango duelako, eta horrek Europak defentsan inbertsio handiagoa egitea eskatzen duelako. Europako ongizate-estatuari eutsi ahal izateko, ezinbestekoa izango da hori ahalbidetzen duen segurtasuna bermatzea". González Laya Vital Fundazioaren Foro Capitalaren seigarren edizioko hizlaria izan da. Foroak Gasteiz eta Araba hobeak irudikatzen eta eraikitzen lagunduko duten ideiak sortzeko asmoarekin sortu da. Arabako gizartearen, politikaren, ekonomiaren eta enpresaren ehun bat ordezkari bildu dira gaur goizean ARKABIAn, Foru Plazan, Gonzalez Laya entzuteko.






