
Mójate–Busti Zaitez kanpaina solidarioa uztaileko lehenengo asteburuan izango dugu hemen berriro, AEMARen (Esklerosi Anizkoitzaren Araba Elkartea) eta Vital Fundazioaren eskutik, eta Arabako hainbat udalerritatik ibiliko da. Hainbat helburu ditu kanpainak: parte-hartzea indartzea, Arabako herritar guztiak gaixotasunaren inguruan sentsibilizatzea eta errehabilitaziora nahiz arreta espezializatura bideratutako dirua biltzea.

