
Vital FundazioakArabako gizartearekin partekatzen duen asteburu ludiko, kirolzale eta solidario batez gozatzeko aukera izan dadin ospatzen da urtero Vital Eguna. Hitzordu horrek, gainera, egungo kultura-panoramako musika-emanaldi eta nobedade onenak dakartza Gasteizera. 2026ko edizioak dagoeneko badu bere lehenengo baieztapena: La Ruina Show azken urteetako zuzeneko umorezko fenomeno arrakastatsuenetakoa da eta saio esklusibo bi eskainiko ditu, urriaren 3an eta 4an, ARKABIAn. Sarrerak datorren astelehenean, ekainak 29, jarriko dira salgai, 11:00etan, www.fundacionvital.eus webgunean, 17 euroren truke.








