
175. urteurrenaren ospakizun betean, Vital Fundazioak omenaldia egingo die oraindik ere beren jarduerari eutsi dioten Arabako ehun urtetik gorako tokiko saltoki guztiei.
Informazioa
Arabako eta Gasteizko ehun urtetik gorako hogeita bi saltokietako bakoitzak beren ibilbideengatik eta Lurralde osoko nahiz hiriburuko bizitza sozialari eta ekonomikoari egindako ekarpenagatik, Vital Fundazioaren esker ona, miresmena eta errespetua” sinbolizatzen duen saria jasoko du.
Gertuko zerbitzua ematen duen horrelako saltoki batek ehun urteko muga jardunean gainditzeak atzean duen guztiaz jakitun, topaketa sektorearen hausnarketarako gune ere bihurtu dadila nahi du Vital Fundazioak. Sariak banatu aurretik, ehun urtetik gorako tokiko saltokietako ordezkariek mahai-inguru bat egingo dute, unean uneko gakoak eta etorkizunerako aukerak aztertzeko.
Omenduko diren tokiko hogeita bi saltokiak honako hauek dira: Eguía kafeak, Elcid oinetakoak, Canuto sarraila-denda, Círculo Vitoriano, Goya konfiturak, Ferreiro aizto-denda, El Globo, Puente farmazia, Zulueta farmazia, Mendia Optika, Nalda gozotegia, Junguitu ehunak, Moreno oinetakoak, Moraita gaztandegia, Carlota urdaitegia, Sosoaga gozotegia, La Vitoriana okindegia, Victofer artisau kontserbak, Pinedo jantzigintza, Katxarritos Jauregui, Coello aizto-denda eta Roiz oinetakoak.
Gonbidapenak
Ekitaldira joan nahi duten guztiek lekua erreserbatu dezakete esteka honetan.
