
‘Vital Araba zehar' programak, gure lurraldeko eta Trebiñuko herrietara udako hilabeteetan kultura jarduerak eramateko Vital Fundazioaren ekimenak, bihar ekingo dio musikaz, abesbatzen emanaldiz eta antzerkiz betetako beste asteburu bati. Ostiraletik igandera bitartean Arabako Estabelu, Pobes, Ekora, Murgia eta Zalduondo herrietara hurbilduko da, baita Trebiñuko Uzkianora ere.




