
Gasteizko Mendiak iraupen luzeko mendi-probaren aurtengo edizioa dator. Proba hori Manuel Iradier Txangolari Elkarteak antolatzen du, Vital Fundazioa du babesle nagusia eta Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza. Aurkezpena gaur egin dute Fernando Casi txangolari elkartearen presidenteak, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak eta Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatuak, ARKABIA Vital Fundazioaren kulturgune berrian



