
Queralt Lahoz artista kataluniarrak, musika eszena garaikideko ahots pertsonaletakoak eta sendoenetakoak, kontzertua emango du datorren apirilaren 25ean, 20:00etan, ARKABIAn, Vital Fundazioaren kulturgune berrian, FAVOROSA TOUR 2026 aretoetan eskaintzeko bere biraren eskutik. Estatuko eta Londresko hainbat hiritara eramango du bira berri hori, eta 9:30PM bere azken lan diskografikoa taularatuko du, formatu hurbil eta intimoan. Bere heldutasun artistikoa eta nazioartean gero eta proiekzio handiagoa duela berretsi du album horrek. Sarrerak 14 euroan daude salgai www.arkabia.eus webgunean eta aurrez aurre Foruen Plazan duen egoitzan (Posta kalea 13-15), astelehenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (astearteetan itxita)






