
ARKABIAk, Vital Fundazioaren espazio kultural eta sozial berriak, Gasteizko antzerki-eszena indartzen jarraitzen du, Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? lanaren eskutik, oraingoa honetan. Obra horrek komedia eta tragedia uztartzen ditu, gizakiari eragin diezaioketen bakardade modu ugariak eta hainbat desgaitasun aztertzeko. Mireia Gabilondok idatzi eta zuzendu du pieza, eta Tanttaka Teatroak eta Zentro Dramatiko Nazionalak ekoitzi dute. Mireia Gabilondok berak, Aitziber Garmendiak eta Telmo Iruretak antzezten dute. Hitzordua apirilaren 24an izango da, ostirala, 19:30ean, eta sarrerak 10 €-ko prezioan dira. Dagoeneko eros daitezke, online, www.arkabia.eus webgunean, edo, aurrez aurre, Foruen Plazako egoitzan (Posta kalea 13-15), astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (astearteetan itxita).



