
Joan den otsailaren 23an ireki zen Estibalizko Igoeran izena emateko epea, Manuel Iradier Txangolari Elkarteak Vital Fundazioarekin batera antolatzen duen proba. 900 dortsal baino gehiago erreserbatu dira dagoeneko, eta probarako dauden 1.000 plazak Aste Santua baino lehen agortuko direla uste da.


