
ARKABIA, Vital Fundazioaren kulturgune berria, Martxoak 3 elkarteak antolatutako ‘Langilearen Inguruko Zinema Astearen' agertokia izango da, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiaren 50. urteurreneko ekitaldien barruan. Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren eskutik, apirilaren 13tik 16ra egingo da eta amaiera-ekitaldian Paul Laverty izango da. Ken Loachen film gehienen egile den gidoilari eskoziarrak ‘zineman langile klasearen defentsan egindako ibilbideari' emango zaion saria jasoko du. Azken egun horretan, solasaldi batean eta Haritz Zaharra bere film ikonikoenetakoaren proiekzioan ere hartuko du parte. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak online eska daitezke www.arkabia.eus webgunean, fisikoki ARKABIAren ohiko ordutegian, astelehenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (astearteetan itxita), eta film bakoitzaren emanaldiaren aurretik, salgai geratuko balira.


