
Vital Fundazioak mendian zehar gidatutako irteeren programa berri bat jarri du martxan udaberri honetarako, publiko guztientzat diseinatuta. Lehenengo edizio honetan GR25 izango da (batez ere Arabako Lautadan).
Informazioa
Marieta herri polit eta abegikorrak ematen dio hasiera 7. etapari, Landa Parke probintzialera garamatzana. Ibilbidean zehar, Uribarri Ganboako urtegiaren ikuspegi paregabeaz gozatzen dugu. Urtegi honek Zadorra ibaiaren arroko urak biltzen ditu. Arro honek Arabako iparraldeko ur-banalerroaren hegaletako ibaiadarrak eta errekak bideratzen ditu, Elgeamendi, Aizkorri eta Aratz mendiekin; eta Entziako mendilerrotik hegoaldera.
- Distantzia: 10,3km
- Desnibela: +326m -343m
- Zailtasuna: ertaina
Izen-ematea
Izen-emateak 5€tan egin daitezke ondorengo formularioaren bidez:
