
Vital Fundazioaren Astearte Musikalek bihar emango diote amaiera XXXVI. edizioari, Meccore laukotea poloniarraren eskutik. Europako ganbera-zirkuituko talderik erakargarrienetakoa da, duten birtuosismo tekniko bikainari, interpretazioen sakontasunari eta presentzia eszeniko indartsuari esker. Aleksandra Bryla eta Joanna Kreft biolin jotzaileek, Michal Bryla biola jotzaileak eta Marcin Mączyński biolontxelo jotzaileak osatzen dute taldea eta Nokowskiren, Janaceken eta Beethovenen lanak aukeratu dituzte hitzordu honetarako. Kontzertua 19:30ean izango da Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua).Kontzertu honetarako sarrerak agortu egin dira.





