
ARKABIA, Vital Fundazioaren kulturgune berriak antzerkiaren aldeko apustua ere egin du. Datorren martxoaren 15ean, igandea, inprobisazio antzerkiaren nazioarteko erreferentea den Jamming konpainia ospetsuaren saio errepikaezin bi egingo dira bertan. Bata, familientzat, eguerdian (13:00etan), eta bestea, gazte eta helduentzat, arratsaldean (18:00etan). Bien artean, “umore adimentsuari, zuzeneko sormenari eta parte-hartzeari” lekua emango dien jardunaldia osatuko dute, antolatzaileek azpimarratu dutenez. Antzerkiaz “harriduratik, jolasetik eta emozio partekatutik” gozatzeko pentsatuta dago ekimen hori. Sarrerak 6 eta 12 euroan daude salgai, hurrenez hurren, www.arkabia.eus webgunean, edo aurrez aurre, Gasteizko Posta kaleko 13-15 zenbakian dagoen gure egoitzan.


