
3.000 pertsona baino gehiagok ‘Bihotza, Arabako bizitza inoiz ikusi ez duzun bezala' ikusi dute abenduan eta urtarrilean ARKABIAn programatutako emanaldietan. ARKABIA Vital Fundazioaren kulturgune berria da, eta Posta kalearen 13-15ean dago. Publikoaren harrera ona izan dela ikusita, erakundeak zortzi emanaldi gehiago aurreikusi ditu otsailaren 12tik apirilaren 9ra, lau gaztelaniaz eta lau euskaraz. Sarrera doan da eta aforoa bete arte izango da sartzeko aukera, eta aldez aurretik erreserba daiteke lekua www.arkabia.eus webgunean.






