
Vital Fundazioaren Astearte Musikalek Gerghard laukotearen kontzertu bat programatu dute biharko, eta Eromenaren Laudorioa bere errepertorioa interpretatuko dute. Proposamenak ohiko formatua hausten du, “muturreko esperientziek nola eragin diezaguketen ulertzeko nahitik sortzen da”, eta emozioetan zentratzeko diseinatu da, prozesu psikologiko konplexuen aurrean funtsezko elementu diren aldetik. Horretarako, mugimendu bereiziak elkartzen dituen programa prestatu dute, arimaren eta desioaren itzalak esploratzeko bizipen existentziala. Bach, Bartok, Schumman, Schubert, Janacek, Berg, Shostakovich, Tchaikovsky eta Beethovenenak dira sartutako obrak. Hitzordua 19:30ean hasiko da, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua). Kontzertu honetarako sarrerak agortu egin dira.
