
Imanol Pradales Lehendakariak Vital Fundazioaren Foro Capital inauguratu du gaur goizean Gasteizen, elkarrizketa politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen gune berria, Gasteiz eta Araba hobeak irudikatzen eta eraikitzen lagunduko duten ideiak sortzeko asmoz sortua. Pradales Arabako gizartearen, politikaren, ekonomiaren, enpresaren eta elkarteen 150 ordezkari inguru bildu dituen Foro Capitalaren lehen hizlaria izan da ARKABIAn, Euskadiko hiriburuaren bihotzean dagoen Vital Fundazioaren kultura- eta gizarte-gune berrian, Foru Plazan. "Araba da Euskadiko giltza nagusia, eta zeregin erabakigarria izan behar du gure herriaren eraldaketa ekonomikoan", nabarmendu du Pradalesek.





